Langabetuek kiroldegietako tabernak kudeatzea proposatu du PSEk
Altza eta Bidebietako udal kiroldegietako tabernak itxita daude egun; horietatik hastea proposatu dute.
PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gascok hiriko udal kiroldegietako tabernak langabetuek kudeatzea proposatu du. Hain zuzen ere, atzoko udal batzarrean mozioa aurkeztu zuen alderdiak, eta aho batez onartua izan zen. Mozioan, Donostiako Sustapenak, taberna hauei dagokion plan berezi bat abian jartzeko konpromisoa azaltzen zen.
Egun, Altza eta Bidebietako udal kiroldegietako tabernak itxita daude. Horietatik hastea proposatu du Gascok, hain zuzen ere, langabeziak hain gogor jotzen duen guneetan daudelako.