Intxaurrondoko kiroldegian kalteak eragin ditu haizeak
Haizea, euria eta hotza. Asteburua eguraldi kaskarrarekin hasi da, iragarpenek zioten moduan. Haize ufada indartsuak izaten ari dira. Momentuz, haizeak kalteren bat eragin du; Intxaurrondoko Mons pasealekuko kiroldegian, kasu. Bizilagun batek bidalitako argazkian ikus daiteke kiroldegiaren estalkiaren zati bat zintzilik geratu dela. Tenis eta padel pistak daude kiroldegiaren gune horretan.