Kaldereroen ostean, artzainek eta inudeek alaitu dituzte kaleak
Kaldereroen lekukoa hartu dute gaur inude eta artzainek. Inudeek haurtxoak eskuetan dituztela, artzainekin batera atera dira dantzara.
Urte askotan ahazturiko ohitura izan da artzain eta inudeen konpartsena. 1885eko otsailaren 2an ospatu zuten lehen aldiz jai hau, Kandelaria egunean. 1912an, berriz, Pio X.ak Kandelaria eguna lanegun bihurtu zuen, eta, aldaketa horrek bultzatuta, ospatzeari utzi zitzaion. Kaldereroak, aldiz, mantendu egin ziren.
Orduz geroztik, ohitura hori berritzeko hainbat saio egin dira, baina Kresala elkarteak bakarrik lortu zuen indarberritzea, 1977an. Egun, Grosen, Amara Berrin eta Antiguan ere ateratzen dira kalera inude eta artzainak.
Argazki galeria honetan Parte Zaharreko eta Groseko inude eta artzainen argazkiak aurkituko dituzu.