Lagun Arok galdu egin du Malagan (74-70)
Lagun Aro GBCk Unicajaren aurkako partida galdu gaur Malagan (74-70). Gaizki hasi du partida Lagun Arok, baina halere, partidaren azken minutuan zaleek irabazteko esperantza berreskuratu dute, markagailuan gora egitea lortu baitu. Partida bukatzeko lau minutu falta zirenean Unicajak baino hiru puntu gutxiago zituen. Eta puntu bakarreko aldea lortu du partidaren azken minutuan, Doblasen saskiratze bati esker.