Carlos Velak sartu du bigarren gola.
Realak erraz irabazi dio Mallorcari Anoetan. Garaipen argia lortu du, hiru eta huts irabazi baitu. Eroso eta inolako arazorik gabe ibili da Reala. Atsedenaldira hutsean iritsi dira partidara, baina bigarren zatian nagusi izan da Montanierren taldea.
Chory Castrok sartu du lehen gola (55′). Carlos Velak bigarrena (70′), eta Diego Ifranek hirugarrena (88′). Azken 12 partidetatik bakarra galdu du Realak; Real Madrilen aurka galdu zuen Bernabeun. Garaipen garrantzitsua da gaurkoa. Sailkapenean 8. postuan daude txuri-urdinak, 33 punturekin. Txapeldunen ligatik hiru puntura kokatu da talde donostiarra, eta Europatik puntu batera.