Iazko inauterietako Donostitrukeko postu bat. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Otsailaren 9an egingo dute; oraingoan, suhiltzaileen egoitza zaharrean.
Larunbatean egingo duten Donostitruk bigarren eskuko azokan, inauterietako arropa, mozorro eta objetuak izango dira protagonista. Hain zuzen ere, Donostiako udal gobernuak abian jarri duen
Hiri ondakinak Joko Garbia kanpaina barruan txertatu dute azoka berezi hau. Izan ere, kanpaina horren eta Donostitruken helburua, hiritarren artean berrerabilpena sustatzea dela azaldu dute.
Ekimena, Easo kalea 43an dagoen suhiltzaileen eraikina izandakoan egingo dute; ohi bezala, 10:00etatik 14:00etara.
Iaz ere egin zuten ekimen hau. Hainbat Donostitruk berezi izaten dira urtean zehar, zehazki bizikletena ekainean eta elkartasunezkoa abenduan.
Gordailu-salmenta zerbitzua
Salmenta postu bat betzetzeko adina objekturik ez duten herritarrek ere, oraingoa aukera izango dute gordailu-salmenta sistema erabiltzeko.
Bertan 10:00etan hiritarren jantzi eta osagarriak jaso eta antolakuntza taldea arduratuko da hauek saltzeaz. Ondoren, 14:00etan joan beharko dute herritarrek saldu dena edo ez dena jasotzera. Pertsonako gehienez, hamar objektu eraman ahal izango dituzte.