Espiritualitatea aztergai, Koldo Mitxelena kulturunean
Erlijio zientzien inguruko jardunaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelena kulturunean. Kristautasunaren ikuspegi zabalago baten berri emanez, hiru hitzaldi antolatu dituzte gaur, bihar eta etzirako.
Gaur, asteartea, Joseba Osa itzultzailea eta Gune elkartek kideak, espiritualitatea aztertuko du erlijio eta kultura desberdinetan.
Bihar, asteazkena, Joxe Agustin Larrañaga, ingeniaria eta Bizitza eta Otoitza tailerren arduradunak espiritualitatea aztertuko du bizitzako eginkizunetan. Larrañagak bizipen pertsonaletan oinarritutako hitzaldia eskainiko du.
Ostegunean, berriz, Xabier Andonegi, irakaslea eta Donostiako Erlijio Zientzietarako Goi Ikastegiko zuzendariak adimen espirituala eta espirituzko bizitza aztertuko ditu.
Hitzaldi guztiak Koldo Mitxelena kulturunean izango dira, 19:00etan.