Harpa kontzertua, Fnacen
Claudia Besne eta Maddi Sanz arpa-jotzaile gazteek emanaldia eskainiko dute gaur, asteartea, Fnacen.
Francisco Escudero musika eskolako ikasleak dira biak, eta oso txikitatik hasi ziren harpa jotzen. Beren trebetasuna bakarka nahiz taldean erakusteko aukera izango dute gaur, 19:00etatik aurrera.