Palindromo tailerra, 'Badu Bada' erakusketan
Markos Gimeno Vesgak aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak, palindromoak, nola eraiki erakutsiko du gaur, asteartea, San Telmo Museoko Badu Bada erakusketan.
AEKk antolatzen duen Iriki Atia programaren barnean dagoen jarduera da hau.
Erakusketaren zortzigarren gunean egingo da ekimena, 18:00etan. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

