Badiaren maketa batekin ikertuko dituzte Ondarretako harriak estaltzeko hartu beharreko neurriak
kamerek emango dituzten datuak partekatzeko.
Azaldu dutenez, bi aste barru hasiko dira kamera horiek lanean. Hauek jasotzen duten informazioa aipatutako erakunde guztien esku egongo da, eta apirilean berriro bilduko dira, kamerek erakusten dituzten hondar mugimenduen irakurketa egiteko. Hortik aurrera, emaitzak aztertu eta udan hondartzan harriak hondarrez estalita egon daitezen hartu beharreko neurriak zehaztuko dituzte.
Olatuen indarra jaitsi behar dela uste dute; horretarako, badiaren modelazioa egin behar dute.
Kontxako badiako maketa batekin, bertako harearen mugimenduak ikertzeko aurrerapausua egingo dute. Helburua, hondar multzoen mugimendua modelizatzeko eskala handiko maketa bat egitea da. Hain zuzen ere, Ondarretako harriak estaltzeko hartu beharreko neurri egokiak ondorioztatzeko. Batez ere, hartutako neurri horiek badiako beste gune batzuk kaltetu ez ditzan.
Hau guztia aurrera eramateko, hitzarmena sinatu dute Donostiako Udaleko Hiri Azpiegituretako Departamentuak, AZTI-Tecnaliak, Espainiako Gobernuko Ordezkaritzaordetzak, Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzak, eta ministerio beraren mendeko CEDEX zentroak.
Azaldu dutenez, CEDEXek Ondarretako hondartzaren portaerari eta hobekuntzari buruzko azterketa aurkeztu du gaur. Txosten horren arabera, Haize Orrazitik sartzen diren olatuen energia murriztu behar da. Ondorio hori bat dator Aztik 2004an esan zuenarekin, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen du badiaren modelizazioa egitea. Modelizaio horri esker, harriak
hondarpean uzteko neurri potentzialek badiaren gainerako zonaldeetan zer eragin daukaten jakin ahal izango dute, eta atzera bueltarik gabeko ondorio kaltegarriak ekidin ahal izango dituzte.
Kamerak bi astetan, lanean
Modelizazio hori egin bitartean, aipatutako erakundeek etengabe koordinatuta jarraituko dutela azaldu dute. Batik bat, Ondarretako hondarraren mugimenduaren irudiak jasotzeko jarri diren