Dopinaren Aurkako Espainiako Agentzia informazioa biltzen ari da Realari buruz
Dopinaren Aurkako Espainiako Agentziako zuzendari Ana Muñozek esan du Realeko presidente ohi Iñaki Badiolak egindako salaketari buruzko informazioa biltzen ari direla, eta horren arabera erabakiko dutela ikerketa bat abiatzea edo ez. Muñozek jakinarazi du Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak bere kabuz ikerketa egin dezakeela, eurek biltzen duten informazioari itxaron beharrik gabe. Hain zuzen ere, zenbait komunikabidek jakinarazi dute Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ikerketa bat abiatu duela dagoeneko.
Ana Muñozek Puerto auziko gaur goizeko saioaren atarian egin ditu adierazpenak.