Ijito herriaren gizarteratzea aztergai, Intxaurrondon
Romi Bidean emakume elkateak antolatuta Ijito Herria gizarteratzeko estrategiak krisi garaian izeneko jardunaldia antolatu dute.
Bihar, osteguna, izango da ekimena Intxaurrondoko Txara Iean.
Goizeko 10:00etan hasita, hainbat gizarte eragile eta ijito taldetako ordezkariak hariko dira beren ikuspegia azaltzen.
Hitzaldi eta mahai inguruen bitartez goiz osoan zehar ijito herriaren egoera, beharrak, eta gizarteratzeko prozesua aztertuko dituzte.

