Ikusi enpresak murrizketak egingo ditu
Erretiro aurreratua edo lanuzte sustatuak eskaini dizkie langileei.
Negozioan galerak izan dituela eta, Ikusi enpresak, langileei erretiro aurreratua edo lanuzte sustatuak hartzeko aukerak eskaini dizkie. Informazio eta komunikazio teknologietan berezitutako enpresak, urtean zehar Espainian emaitza txarrak jaso dituela esan du.
Hori dela eta, langileek aste honetan posta elektroniko bat jaso dutela azaldu dute, non eskaintza horiek azaltzen ziren, nahiz eta, “kuantitatiboki” zenbat langileri dagozkien zehaztu gabeak izan. Zehaztu zutena, erretiro aurreratua hartzeko aukera 58 urtetik gorakoek izango luketela eta hamabost eguneko epean erantzun beharko luketela izan zen.
ELAko kideek osatzen duten enpresa batzordeak azaldu du, negoziaketak egiten ari direla.