Izagirre: "Plaza Berria erabili izan badugu, 1813ko izenari keinu bat egitearren izan da"
Konstituzio plazaren izen aldaketari buruz esandakoei erantzun die. Alkateak esan du, udal gobernuak ez duela izen aldaketarik aurkeztu; “izen ofiziala konstituzio plaza da eta ez dago aldatzeko asmorik”, esan du.
Hainbat kasutan, Konstituzio plazari ‘Plaza Berria’ deitu izan badiote, hiriaren erreketaren bigarren mendeurrenaren harira izan dela, garai horretan plazak zuen izena gogoratzearren; “Plaza Berria erabili izan badugu, 1813ko izenari keinu bat egitearren izan da”, azaldu du.
Plazaren sarreretan Plaza Berria 1722-2012 dioten plaka batzuk azaldu dira. Horien inguruan esan du, kartel horiek ez dituela udalak jarri eta kentzearen inguruan, ez dutela hitz egin, ez diotelako “medioek eman dioten garrantziarik” eman, hain zuzen.
Udal gobernuak ez duela izena aldatzeko asmorik eta plakak ez dituela udalak jarri esan du.
Juan Karlos Izagirre alkateak, atzo bertan PSE-EEk