Egungo autobus geltokia. (Argazkia: Mikel Goñi)
Lanen jarraipen batzordea deituko du, informazio gehiago jasotzeko asmoz.
PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco, kezkatuta azaldu da, azken aldian Atotxako geltokiaren inguruan jaso duten informazio urria dela eta. Esan du aspaldian ez dutela berririk jaso, eta ez dakitela noiz hasiko diren lanak.
Gainera, azpimarratu du, udal gobernua Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen ingurumen ikerketaren zain dagoela; “Adifek esan du ez duela oztoporik jarriko, beraz, badirudi Aldundiaren azken hitza bakarrik falta dela”, esan du.
Gascok azaldu duenez, 447 egun pasa dira udal gobernuak lanen kontratuak geldiarazi zituenetik, eta alkateari ekin dio zuzenean: “Ez da alkatea harro sentitzeko moduko zerbait, izan ere aspalditik hiritarrek eskatzen duten zerbait baitu geldirik”, esan du.
Bestalde, Gasco, geltokiaren lanen jarraipen batzordeko presidentea da, eta esan du, hurrengo egunetan deituko duela batzordea biltzera, lanen inguruko xehetasunik eta jarraipenik dagoen jakiteko asmoz.
“2016rako geltokia egongo da”
Juan Karlos Izagirre alkateak erantzun du udal gobernuak autobus geltokia eraikitzeko konpromisoa hartu zuela, eta hala izango dela; “2016rako geltokia egongo da”, esan du.
Gainera, esan du, 20 urte daramatzatela hiritarrek geltokiaren zain, beraz bere denbora daramala. Azkenik, esan du, Adifen baimenaren zain daudela.