Txirri, Mirri eta Txiribiton, Garberan
Txirri, Mirri eta Txiribiton Garberan izango dira ostiralean eta larunbatean. Pailazoen belaunaldi gazteek egindako ikuskizuna izango da, orain arte Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior gisa ezagutu ditugunena. Izan ere, 40 urteren ondoren Txirri, Mirri eta Txiribiton beteranoek lekukoa eman zieten.
Garberan bi emanaldi eskainiko dituzte, eta doan. Ostiralean eta larunbatean izango dira bertan, 18:00etan.