Arkitektura Fakultateko 24 ikasle praktikak egiten ari dira aldundian
Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Fakultateko 24 ikasle praktiketan ari dira Gipuzkoako Foru Aldundian.Duela bi aste ekin zioten lanari, bi erakunde horien arteko hitzarmen bati esker. Zehazki, Lurralde Antolaketa Zuzendaritzak Benta Berrin dituen bulegoetan ari dira lanean. Guztira, 116 ikaslek eman zuten izena. Horien artean 24 espedienterik onenak aukeratu zituzten praktikak egiteko: hamasei neska eta zortzi mutil dira, eta ikasketen laugarren eta bosgarren ikasturtean daude denak.
Hiru lagunez osatutako taldeetan, 24 ikasleak astean bi egunetan joaten dira lanera, lau orduz, eta lau hilabete egingo dituzte guztira.