El Callejon del Gato talde donostiarra, Dokan
El Callejon del Gato blues rock talde donostiarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur, osteguna, Doka kafe antzokian.
Grezian taldea izango du lagun, 20:00etan hasiko den kontzertuan. Ramon Yarza eta David Soriazu-k sortutako rock taldea da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientziadun musikariak dira. The Red Light Magnetism, Kairos, Rhune, Jexuxmai Lopetegi, Gaubela, Laiotz, Trieb, Ibon Casas eta beste hainbat taldetan parte hartu izan dute.
2011ko uztailean hasi zituzten proiektu berri honen zuzeneko emanadiak, eta beraien aurkezpen lana argitaratu dute orain dela gutxi; bost kantuz osaturiko autoprodukzioa. Rock klasikoa abiapuntu bezala harturik, beraien musika beste koloreetara irekitzen da, hitzen edukia sustatuz.