Txapelketan dominak lortu zituzten Fortunako kideak (Argazkia: Fortuna KE)
Espainiako Beteranoen Esgrima Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan, Antiguako Pio Baroja kiroldegian. Fortuna izan zen txapelketako irabazle nagusia, 10 dominekin. Izan ere, maila guztietan podiumera igotzea lortu zuen Donostiako kirol elkarteak. Gizonezkoetan, 0 kategorian, sablean urrea lortu zuen David Puentek, eta Martxel Barriento eta Carlos Herrera izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. I kategorian, Enrique Solisek lortu zuen urrea, eta Txomin Telladok brontzea. II kategorian, berriz, Bixen Olasagasti izan zen txapelduna, eta Pedro Carnicer bigarrena. Emakumezkoetan, I kategorian, Maria Jose Padura izan zen garailea, eta Marivi Arrutirentzat izan zen brontzezko domina. II kategorian, Belinda Gonzalez izan zen txapelduna.