Inauterietako bertso afaria Gaztelumenditarrekin
Amara Berriko Korrika Batzordeak Korrika Kulturalerako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Bihar, ostirala, Inauterietako bertso afaria (21:00)egingo dute Amara Berrin, Ilunki kultur elkartean. Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek botako dituzte bertsoak. Txartelak 15 eurotan daude salgai (ikasle eta langabetuek 12 eurotan eskuratu ahal izango dituzte). Plater begetarianoak ere eskatu ahal izango dira afarian. Gainera, ez ahaztu mozorroa! Mozorro onenari saria emango diote eta!
Hurrengo ostegunean, Ernest Lluch kultur etxean antzezlan bat taularatuko dute Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak. Xentimorik gabe obra interpretatuko dute. Emanaldia doakoa izango da.