Momo jainkoak hasiera eman die inauteriei
Hasi dira Donostiako inauteriak. Momo jainkoa hirian zehar ibili da musikak lagunduta. Ondoren, Londres hotelera iritsi da bere laguntzaileekin. Bertan, txarangaren soinuekin, hiriko giltzak jaso ditu, eta hala, hasitzat eman dituzte inauteriak. Musika, mozorro eta festarekin hasita, hurrengo egunetan hotelean biziko da Momo jainkoa.