'Otso!' antzezlanaren lan prozesuaren lekuko izan dira Jakintza eta Larramendi ikastetxeetako hainbat haur
Euskal Kultura Erakundeak eta Donostia Kulturak Donostia-Iparraldea izeneko hitzarmena sinatu zuten iazko martxoan. Hitzarmen horren adarretako bat gaur aurkeztu dute. Izan ere, Teatre des Chimeres taldearen Otso! antzezlanaren lan prozesuaren lekuko izan dira Jakintza eta Larramendi ikastetxeetako 250 haur inguru. Lugaritz kultur etxean antzerki taldeak egindako entseguen lekuko izan dira 5 eta 7 urte arteko ikasleak, eta aktoreekin zuzeneko harremana izan dute. Lau saio egun dituzte, eta gaur egin dute azkena.
Helburuen artean, euskarazko kultur sorkuntza sustatzea dago, eta Euskal Herriko hegoaldearen eta iparraldearen arteko harremana sendotzea. Otso! antzezlana apirilaren 13an estreinatuko dute Donostian. Amaia Hennebutten euskarazko hiru ipuinen moldaketa da.