Spirit Sound jaialdia Dokan
Larunbatean, otsailaren 9an hainbat musika taldek hartuko dute Antiguako Doka. Spirit Sound jaialdia egingo dute bertan, eta makina bat taldek joko dute zuzenean: Bona Seda, Gemelas, Muchacho, Microcastles, Grande Days, Milky Ways, Oh Glaucon eta Bandighara. Jaialdia 20:00etan hasiko da. Sarrerak 6 eurotan eskuratu ahal izango dira.