The Koskars festa egingo dute aurten ere
Koskars.com webgunean eta Twitterreko @thekoskars kontuan plazaratuko dute.
Oscar sarien gauaz pantaila handian gozatzeko aukera izango dute zinezaleek
Oraindik ez dute zehaztu non egingo duten, baina otsailaren 24ko gauean egingo dute bigarren The Koskars festa. Oscar sarien gaua Donostiatik eta pantaila handian gozatzeko festa izango da aurten ere. Iaz Principe zinean egin zuten, aurten, ordea, beste areto batean egingo dutela iragarri dute. Laster emango dituzte aurtengo festaren inguruko datu gehiago. The Koskars festaren antolatzaileek arazoak izan dituzte Hollywoodeko Oscar sarien festa zuzenean emateko baimenekin, eta beraz, ezin izango dute zine edo antzoki batean ospatu.
The Koskars festaren inguruko informazio guztia