Joaquin Perez aukeratu dute Gizarte Kontseiluko presidente izateko
Gizarte Kontseiluaren osoko batzarrak Joaquín Perez Iriarte aukeratu du organo honetako presidente izateko. Perez Iriarte Txomin Eneako elkarte mugimenduaren bultzatzaile ezaguna da eta urtarrilaren 19an Donostiako Udalak ematen duen Hiritar Merezimenduaren domina jaso zuen.
Kepa Korta Muruak lehendakariorde gisa jarraituko du. Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendarikidea da. Hiriko plan estrategikoa eratzeaz arduratzen da aipatutako bulegoa. Batzorde Iraunkorreko kideak ere berritu dira. Lehendakari berriaz eta lehendakariordeaz gain, beste hamahiru kide izango ditu: Mikel Ubarrechena, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko ordezkaria; Belkis John, ASODEUS etorkin elkarteko ordezkaria; Nerea Kortajarena, Gizarte Ekintza Kontseiluko ordezkaria; Germán Cea, Kirol Kontseiluko ordezkaria; Amaia Lasheras, Emakumeen Kontseiluko ordezkaria; Manu Narvaez, Turismo Kontseiluko ordezkaria; Haritz Azkarraga, Tabakalerako gerentea; Nora Galparsoro, Bildu udal taldeko ordezkaria; Eneko Goia, EAJ udal taldeko ordezkaria; Ramón Gómez, PP udal taldeko ordezkaria; Ernesto Gasco, PSE-EE udal taldeko ordezkaria; eta Ana Arrieta, EHUko udal taldeko ordezkaria.
Gizarte Kontseiluaren eginkizunak honakoak dira: informazioa ematea, aztertzea, eztabaidatzea eta udal politikaren ildo nagusiei buruzko aholkuak ematea, hiriaren garapen estrategikoari, ekonomikoari, sozialari eta kulturalari eragiten dioten arloetan.


