Neil Halstead musikari ingelesa, Donostian
Kontzertua emango du larunbatean, Kutxaren Andia kaleko aretoan.
Neil Halstead abeslari eta gitarrista ingelesa Donostian izango da larunbatean, Kutxaren Andia kaleko aretoan. Palindrome Hunches disko berria aurkeztuko du zuzenean. Slowdive eta Mojave 3 taldeetako buru izandakoak bere musika malenkoniatsua ekarriko du hirira. Matthew P musikaria ere izango da emanaldi berean. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak Kutxan eskura daitezke, 9 eta 10 euro bitartean.

