1813ko gertakariak ekarri ditu gogora Herria Kultur Elkarteak
Herria Kultur Elkarteak bat egin du 1813ko hiriaren suntsiketaren harira Donostiako Udalak egin duen proposamenarekin. «Inauteri giroan kokatzeko gai zaila dela badakigun arren, horretara ausartu gara eta data haietan gertatutakoarekin donostiarrok dugun haserrea ikustarazten saiatu gara», azaldu dute Herria elkartekoek. «Asmatu izana espero dugu eta, jai giroan bada ere, gure helburua hausnarketa eragitea da», erantsi dute.
Tabernaren kanpoaldea eta barrualdea herritarrei erakusteko, elkartekoek argazki galeria osatu dute euren webgunean.


