(Argazki galeria) Denboran atzera egin du Donostiak
Asteburu guztian Bretxa inguruak XIX. mendean girotuta egongo dira. Ehun postu baino gehiago jarri dituzte, eta era guztietako produktuak ikusi eta erosi daitezke bertan.
Unean bertan lanean ikus daitezkeen artisauak, bitxigileak, okinak, gozogileak…txotxongiloak, zeramika, larrua, gazta, ardoa, eztia eta bestelako jakiak…Aukera polita izango da gaur eta bihar denboran atzera egin eta urteetan iraun duten lanabes eta produktuekin gozatzeko.
Gainera, hiria festa giroan murgildu den honetan, Bretxa inguruetan giro berezia sortu da, XIX. mendean girotatuko jantziak eta gaur egungo mozorrorik bitxienak nahasten baitira.
- Goxokien postu bat, aintzinako azokan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)


