Herritarrak mozorro egokiaren bila gerturatu dira Donostitruk azokara
Donostitruk azoka berezia antolatu dute goizean,inauterien etorrerarekin. Suhiltzaileen egoitza zaharrean jende andana bildu da,mozorro egokiaren bila. Asko izaten dira azken orduan inauterietako jantzia aukeratzen dutenak. Bada,elkarteek eta herritarrek muntatutako bigarren eskuko salmenta postuak mozorro eta osagarriz beteta egongo dira 14:00ak arte.

