Larunbata arratsaldeko karroza eta konpartsen lehiaketa bertan behera geratu da
Inauterietako helduen konpartsa eta karrozen ikuskizuna bertan behera geratu da eguraldi txarra dela eta.
Bostak puntu puntua zirenean, bazirudien festaren hasiera iragartzen zuen suziria bota zutela, baina tximista eta trumoiaren orroak ziren Donostiako kaleetan, musika alaiaren gainetik entzuten zirenak.
Euri zaparradak eta kazkabarrak festaren kolore alaienak ilundu ditu, eta askoren atsekaberako, konpartsa eta karrozen desfilea bertan behera uztea erabaki dute.
30 bat karroza prest ziren Bulebarretik hasi eta Erdialdeko kaleak inauteri doinuz betetzeko, baina errepide bazterrean aparkatuta, plastikoz ahal zen moduan tapatuta geratu behar izan dute askok.
Erauntsia pasako zuen esperantzarekin poliki-poliki aurrera egin dute batzuk baina, gaur behintzat ez da posible izan.
Bihar, igandea, ordu berean, 17:00etan egingo dute bigarren saiakera, eta prestatzea hainbeste kostatako karrozak erakusten saiatuko dira.
- ‘Turmoiak’ karroza, egokia gaurko eguraldirako. (Argazkia: Agurtzane Altuna)



