Karrozen lehiaketa bertan behera utzi dute berriro, behin betiko oraingoan
Euria, haizea, hotza… Eguraldia etsai izan du, igande arratsaldean ere, inauterien konpartsen eta karrozen lehiaketak. Hori ikusita, Donostiako Festak-ek bertan behera utzi du berriro desfilea, larunbatean gertatu bezala. Hogei bat minutu itxaron dute erabakia hartzeko, hobekuntzaren bat egongo ote zen esperoan, baina ez da hala izan. Hernani eta Urbieta kaleetan, baita Askatasunaren hiribidean ere, zeuden haize-boladek erabakia hartzera eraman dute.
Oraingoan, ordea, ez da hirugarren aukerarik egongo; desfilea ez da beste egun batean izango. Horrenbestez, hilabeteak lanean egon ondoren, eguraldia dela eta, konpartsetako kideen artean etsipena da nagusi.


