Antzinako konpartsek ez diote hutsik egin inauterien hitzorduari
Ostiralaz geroztik, antzinako konpartsak kalez kale, plazaz plaza, ibili dira hiria girotzen. Lanpernen Konpartsa, Lorezainen Konpartsa, Aitor Ikastolako Danborrada, Groseko Hungariako Kaldereroak eta Oilarren Konpartsa kalera irten dira, eguraldi kaskarrari muzin eginez.
Oilarren Konpartsa, Gaztedi izenez ere ezaguna, esaterako, Erdialdean izan da igande goizean. 1882. urteko hogeita laugarren konpartsa izan zen eta ehun bat zaldizko eromatarrek osatzen zuten; zaldien ordez, oilar batzuen gainean zihoazen eta arrakasta handia izan zuen oilarren mugitzeko erak. Asteburuan, konpartsa historiko hura gogoan izan dute.


