Momo: "Bistan da Donostiako inauteriek badutela etorkizuna"
Momo jainkosak eta bere laguntzaileek agerraldia egin dute Konstituzio plazan, igande eguerdian. Haur Desfilea bertan amaitu da eta, eszenatokira konpartsak igo aurretik, Momok hitz batzuk eskaini dizkie plazan bildutakoei. “Hainbeste haur ikusita, bistan da Donostiako inauteriek badutela etorkizuna”, adierazi du.
Hitz horiek esan eta gero, aurkezleak konpartsei egin die ongi etorria. Izan ere, desfilea amaitu bezain pronto, Haur Desfileko bederatzi konpartsak eszenatokira igo dira banan-banan, bi dantza saio eskaintzeko. Trumoiak taldea izan da lehena igotzen.



