Realak Europara begira jarraitzen du, Zaragozan irabazi ondoren (1-2)
Realak merezitako garaipena lortu du La Romareda futbol zelaian, Zaragozaren aurka (1-2). Griezmannek, 11. minutuan, eta Agirretxek, 32. minutuan, lortu dituzte txuri-urdinen golak. Zaragozak 92. minutuan egin du bere gola, penalti bati esker. Apoñok bidali du baloia sareetara. Hortik aurrera, ez da denborarik egon ezer gehiagorako.
Partida oso ondo hasi da donostiarretzat, golez gain, 22. minutuan Zaragozako Hector kanporatua izan baita, bigarren txartel horia ikusi eta gero. Bigarren zatian, markagailua alde izanik, eta jokalari bat gehiagorekin, Realak kontrolpean izan du lehia.
Hiru puntu hauekin, Realak gora begira jarraitzen du, Europara begira; Txapeldunen Liga garaipen bakar batera dute Montanierrek zuzendutako jokalariek.


