Alemaniako Orkestra Sinfonikoa, Kursaalen
Kursaal Fundazioak denboraldiko musika klasikoko lehen kontzertua eskainiko du gaur, astelehena. Alemaniak orkestra sinfonikoko kideek emango dute lehen ikuskizuna.
Bertan, XX. mendearen lehen erdiko bi musikagile nagusi aurkeztuko dituzte, Bernstein eta Shostakovitx.
1946an sortua, Berlingo orkestra ezaguna da bere gardentasunarengatik, egitura-argitasunagatik eta plastikotasunagatik. Ezaguna da, halaber, XX. mendeko musikarekiko duen konpromisoarengatik.
Kontzertu honetan Jean-Yves Thibaudet arituko da, kritikak hala esanda, bere belaunaldiko pianista bikainenetako bat. Thibaudetek sentsibilitatea eta trebetasun teknikoa uztartzeko abilezia du.
Kontzertua, 20:00etan izango da. Sarrerak 60,48,38,31 eta 11 eurotan eskuratu daitezke eta ordu gaztea ere egingo dute. Hau da, sarrera hiru eurotan, 30 urtetik beherakoentzat, kontzertua hasi eta 30 minutu lehenago.


