Miura artistaren ‘Memorias imaginadas’ margolana.
Arco, urtero Madrilen egiten den Nazioarteko Arte Garaikidearen Azoka da. Altxerri arte galeria donostiarra bertan izango da aurten ere, otsailaren 13tik 17ra, eta lau artisten lanak jarriko ditu ikusgai; Esther Ferrer donostiarrarenak, Mitsuo Miura japoniarrarenak eta Vicente eta Fernando Roscubas Mallorcako anaia bixkienak. Ferrer izango da galeriak nabarmenduko duen artista.