Bukatu dira inauteriak
Sardinaren erretzearekin donostiarrek bukaera eman diete inauteriei. Bilbao plazatik irten da hileta festa, 19:31 inguruan, eta Getaria kalea, Txurruka kalea, Gipuzkoa plaza eta Elkano kalea igaro ostean, Bulebarrera iritsi da. Bertan, Bulebarreko kioskoaren parean, Momo jainkoak sardina erraldoiari su eman dio, herritar ugariren begiradapean. Sardinaren erretzearekin, bukatutzat eman dituzte inauteriak. Denetariko pertsonaiek parte hartu dute ehorzketan, deabruak, maindirez jantzitakoak, zaldunak, dragoi erraldoi bat…