'Eraikitzen' lelopean egingo dute dFeria
Eraikitzen lelopean, martxoaren 18tik 21era izango da hirian dFeria. Arte eszenikoen azoka da dFeria, eta bereziki profesionalei zuzendua badago ere, herritarrei zabaldua egoten da. Aurten, lau egunez 30 ikuskizun inguru ikusteko aukera egongo da. Viktoria Eugenia Antzokia izango da azokaren erdigunea, baina hiriko beste hainbat eszenatokitan ere emanaldiez gozatzeko aukera eongo da; Antzoki Zaharrean, Lugaritzen eta Intxaurrondon, besteak beste.
Eraikitzen leloarekin keinua egin nahi izan diote duela 200 urteko Donostiaren erretzeari, orduan ere hiria berreraiki baitzuten. Goizeko aurkezpenean Donostia Kulturako Norka Chiapusok azaldu duenez, emanaldietan bikoteak, gizarteak zein hiriak eraikitzen ikusteko aukera egongo da.
Emanaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta gaurtik otsailaren 17ra bost eurotan egongo dira salgai. Ondoren, otsailaren 18tik martxoaren 3ra, 10 euroko prezioa izango dute. Hortik aurrera, berriz, 15 eurotan izango dira sarrerak, baina Viktoria Eugeniakoak 20 eurotan.