Eski Alpinoko Europako Kopa Paralinpiarra irabazi du Jon Santacanak
Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak sekulako erakustaldiak egin ditu Eski Alpinoko Europako Kopa Paralinpiarrean, eta bost jardunaldiren ostean, txapelduna izan da. Miguel Galindo gida izan da Santacanaren laguntzailea Kopa osoan, ikusmen arazoak baititu, eta 550 punturekin sailkapeneko lehena izatea lortu du.