Intxaur Txikiko konpartsa, asteburuan. (Argazkia: Aritz Sorzabal).
Inauterietako jaien barnean, larunbatean eta igandean egitekoa zen karrozen eta konpartsen desfilea bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik. Donostia Kultura Festak-ek konpartsei datorren igandean, otsailaren 17an, desfilatzeko aukera eman nahi die, konpartsek egindako lanaren emaitza erakusteko aukera izan dezaten. Dena den, azken erabakia datozen orduetan hartuko dute; izan ere, konpartsetako ordezkariekin hitz egin ondoren emango dute erabakiaren berri.