(Argazkia: Bera Bera)
Europako Errekopako eta EHF Kopako zozketak egin dituzte gaur goizean. Aurkari gogorra izango du aurrez aurre Bera Bera Eskubaloiak Europako Errekopan. Alemaniako txapeldunaren aurka jokatu beharko du Donostiako taldeak errekopako final-laurdenetan. Joaneko partida Donostian jokatuko dute, martxoaren 9-10eko asteburuan, eta itzulikoa, astebete geroago, Erfurten, Alemanian. Alemaniarrak kanporatuz gero, Volgograd-Hypo kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du Bera Berak Europako Errekopako finalerdietan. Kasu horretan ere etxean litzateke joaneko partida, eta etxetik kanpo itzulikoa.