Ekaitz Ibero atxilotzen saiatu dira
Topatu.info webgunearen arabera. Hura atxilotzeko asmoz joan ziren bere etxera, 15:40ak aldera. Ibero ez zegoen etxean une hartan, eta horregatik ez zuten atxilotu. Gauean, 22:00etan, etxeko telefonora deitu zuten ertzainek haren telefono mugikorraren zenbakia eskatzeko.
Atzo bi ertzain Ekaitz Ibero donostiarraren etxera joan ziren,
Ekaitz Ibero donostiarrari, autobus bat erre izana leporatuta, lau urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iberok duela astebete jakinarazi zuen ez zuela “kartzelako atea joko”, hau da, ez dela kartzelara aurkeztuko, baina “Euskal Herrian libre eta legal” bizi ahal izateko eskubidea exijitzen zuela, eta, beraz, Euskal Herrian geldituko dela, “Espainiako Auzitegi batek agindutakoari muzin eginez”.
Bihar Auzitegi Gorenak hamabost gazte donostiarrei, Ekaitz Ibero barne, jarritako zigorra berrikusiko du. Espainiako Auzitegi Nazionalak seina urteko kartzela zigorra ezarri zien, Segiko kide izatea egotzita. Gazte horien artean dago Ibero bera ere. Epaiak aurretik jarritako zigorra berresten badu kartzelatzeko arriskuan egongo direla esan dute. Eta, horregatik, harreman bira bat martxan jarriko dute eragile sozial, sindikal eta politikoen aldetik babesa lortzeko asmoz.
Egoera horiek guztiak salatzeko asmoz, gainera, elkarretaratzea egingo dute bihar; 19:00etan izango da, Donostiako Artzain Onaren plazan, Euskal gazteria libre eta legala, torturarik ez! lelopean.