Baserri historikoaren fatxada geratu da zutik, oroigarri gisa
Munto baserriaren eraiste lanak amaitu dira ia bere osotasunean. Datozen egunetan lanen ondorioz pilatutako obra-hondakinak jasoko dituzte, baina lan handiena egina dagoela esan daiteke.
Goizeko 9:30ak aldera iritsi da kamioi bat Muntora, eraistea egiteko beharrezkoa zen garabiarekin. Errepide ondoan dagoen aldea eraisten hasi dira lehenik eta, geroago, beste aldearekin hasi baino lehen, inguruko sasiak eta zuhaitzak moztu dituzte lana errazteko. Hori eginda, lorategiaren aldeari ekin diote eta, amaitu ondoren, barrualdean sartu dira, teilatua eta gainontzekoa eraisteko.
Fatxadaren zati bat utzi dute bota gabe, eskaileren aldekoa. Oroigarri gisa geratuko da, Munto baserria bertan izan zela gogoratzeko.