Pablo Milanes, Viktoria Eugenia Antzokian
Pablo Milanesek kontzertua eskainiko du Viktoria Eugenia Antzokian, martxoaren 13an, gaueko 20:00etan.
Nueva Trova Cubana delakoaren zutabeetako bat izateaz gainera, nazioartean oihartzun handienetakoa duen musikaria da Pablo Milanes, bere hitzen poesiari eta abestien leuntasun melodikoari esker. Gazteleraz idatzi diren amodio kanta politenetako batzuk sortu ditu, eta Latino-amerikako herri musikaren ordezkari garrantzitsuenetarikoa da.
Kontzerturako sarrerak (39’15, 32’15, 21’15 euro) gaur, asteartea, otsailak 12, jarriko dira salgai, goizeko 11:30etatik aurrera Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (egunero, 11:30etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 20:00etara).
Baita Kutxaren ohiko kanaletan: Telekutxa, Internet Kioskoak eta kutxasarrerak.net.