Añorgan egindako agerraldia.
Bihar bilduko da Espainiako Auzitegi Gorena. Donostiako hamabost gazteei ezarritako sei urteko espetxe zigorra berretsiz gero, espetxeratuak izateko arriskuan egongo dira. Gazte horiek artean Peio Lamarka añorgatarra dago. Hori dela eta, Añorgan agerraldia egin dute Lamarkari eta gainontzeko auziperatuei babesa emateko.
«Añorgako gazteria beti egon da indar polizialen jo puntuan. Urteak joan, urteak etorri, horren adibide garbiak iristen zaizkigu. Azkena, Peio Lamarka laguna espetxeratze arriskuan dagoela da. Lan politikoa egiteagatik», salatu dute Añorgan bildutakoek. «Euskal Herri libre baten alde ezinbestekoa da aktibatua dagoen gazteria konprometitua. Gure errebeldiak eta freskotasunak motor garrantzitsua izan behar dute gure proiektu politikoa aurrera ateratzeko garaian. Horren oso jakitun da espainiar estatua eta etengabe zapaldu nahi izan du euskal gazteria, militantzia atxilotuz eta gazteen artean beldurra zabaltzeko asmoz», erantsi dute.
Asteazkenean bertan, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Artzain Onaren plazan,
Euskal gazteria libre eta legala! Torturarik ez! leloarekin, Donostiako hamabost gazte auziperatuei elkartasuna adierazteko.