Stoner eta rock doinuak Le Bukowskin
Donostiako Yemen Ra eta AEBetako Tweak Bird taldeak izango dira zuzenean gaur, 20:00etan.
Gaur stoner eta rock doinuek hartuko dute Le Bukowski. Yemen Ra donostiarrek eta Tweak Bird estatubatuarrek joko dute 20:00etan. Duela bi urte ere elkarrekin jo zuten bi taldeek, Mogambon.
Tweak Bird taldeak Undercover Crops izeneko diskoa kaleratu berri du; iazko ekainean grabatu zituzten zazpi kanta berriz osatutako lana.

