Stop Kaleratzeak taldeak aurkeztutako herri ekimen legegilea baztertu dutelako, protesta egin dute PPren egoitza aurrean
Gaur jakinarazi du PPk ez dutela ekimena eztabaidatuko, 1.400.000 sinadura aurkeztu dituzten arren.
Stop Kaleratzeakek deituta elkarretaratzea egin dute gaur PPren egoitzaren aurrean, Amara Berrin. Gaur 14:00etan jakinarazi du PPk etxe kaleratzeak eteteko herri ekimen legegilea tramitera onartzearen aurka bozkatuko zuela. Stop Kaleratzeak taldeak aurkeztu berri duten herri ekimen legegilea PPk baztertu egingo duela jakin bezain laster, 30 lagunetik gora bildu dira Donostian Hipotekaren Legea aldatu dezaten. Azkenean atzera egin du PPk, eta ekimena tramitera onartuko duela iragarri du azkenean.
PPren egoitza itxita zegoen protestagileak iritsi direnerako.
Stop Kaleratzeak taldeko Rosak azaldu duenez, lotsagarria da PPren jarrera; “lotsagarria da nola zakarrontzira bota dituzten hainbeste sinadura, eta are lotsagarriagoa nola egingo duten haien mesederako lege bat gure ekimena baztertu eta gero”, esan du haserre.
Banketxeen eta PPren aurkako ohiuak egin dituzte; “PP lapurrak”, “banketxeak, PP, hiltzaileak”, eta halakoak. Gainera, txistu eta zartaginekin zalaparta egin dute.
Basaurin bere buruaz beste egin duen gizona ere gogoan izan dute.