Barne garapenerako tailerra, Intxaurrondon
Gaur, asteazkena, barne garapen eta orekarako tailerra eskainiko dute Intxaurrondoko kultur etxean. +55, helduen aisialdia eta denbora librea dinamizatzeko helburua duen taldeak antolatu du Mujeres en(de)construccion ekimena. Norbere garapenetik haratago, eremu pertsonalaren gozameneruntz indarrak nola bideratu ikasiko dute tailerrean, Itziar Igartua psikologoaren laguntzaz.
Saioa gazteleraz eta doan izango da, eta 18:00etan hasiko da.

