Oreka TX Turinen izango da
Ivan Fedele konpositore italiarraren ‘Txalaparta’ obra eskainiko dute ostiralean, Turingo Orchestra Sinfónica Nazzionale della RAIekin batera.
Mikel Ugarte eta Harkaitz Martinez de San Vicente txalapartariak Turinera joango dira. ‘Txalaparta’ obra eskainiko dute ostiralean, Turingo Orchestra Sinfonica Nazzionale della RAIekin batera. Ivan Fedel konpositore italiarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren enkarguz idatzi zuen obra garaikide hau, eta 2012ko maiatzean taularatu zen lehen aldiz, Euskal Herrian. Orduan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Oreka TX aritu ziren elkarlanean. Oraingoan berriz, Orchestra Sinfonica Nazzioanale della RAIren gonbidapena jaso dute txalapartariek, harekin batera arituko da bikotea ostiralean, Turingo ‘A. Toscanini’ auditoriumean.
2004. urtean NuovaMusica izeneko zikloa jarri zuen abian RAIeko orkestra sinfonikoak. Obra sinfoniko eta ganbarako arte garaikidearen estrenuak biltzen ditu urtero ziklo honek. TESELA egitasmoak, nazioarteko zortzi konpositore ezagunek sortutako piezak biltzen ditu, musika garaikidearen bitartez “mosaiko” bat eraikiz. Proiektu hau Euskadiko Orkestraren 30. Urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da.


