Kantu Jira bereziaren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala)
‘Euskaldunon Egunkaria’ren itxierarekin hasi ziren kalean kantuan; hamar urte bete dituzte.
Larunbatean egingo dute hamargarren urteurrena ospatzeko Donostiako Kantu Jira berezia. Guztira 900 lagun inguru espero dituzte antolatzaileek.
Donostiako Kantu Jira duela hamar urte abiatu zen, hain zuzen ere,
Euskaldunon Egunkariaren itxiera salatzeko. Joserra Beloki Kantu Jirako kideak azaldu duenez, lehen txanda hartan 80 lagun elkartu ziren. Ondoren, aurrera jarraitu zuten. Orain hilabetero biltzen dira, normalean 250 bat lagun.
Larunbatean 12:00etan irtengo da Fermin Kalbeton kaletik Kantu Jira, eta ondoren, topa egingo dute Konstituzio plazan. Aurten, gainera, udaleko Kultura arduradun Nerea Txapartegik azaldu duenez, San Telmo Museoko Badu Bada erakusketari ere bisita egingo diote.
Bukatzeko, bazkaria egingo dute Anoetako estadioan. Dagoeneko 680 lagunek izena eman dute.
Herritarrek parte hartu dezaten deia zabaldu dute, eta bertan kantu liburuxkak banatuko dituztela esan dute.